GIZARTE-BERRIKUNTZAKO ETA IRISGARRITASUNEKO AINTZATESPENA

2023. urtea Isterriaren funtsa eta hezkuntza eredua finkatzeko unea izan zen, martxan zeuden proiektu berritzaileen bilakaerarekin, baina baita bi gai garrantzitsu gehituta ere: ikastetxearen egoitza berritzea onartzea eta ikasleekiko harremanari buruzko hausnarketa etikoa hastea.

EGOITZA BERRITZEA

Ildo horretan, Nafarroako Kutxa Fundazioak ikastetxearen egoitza osatzen duten eraikinen egoera aztertu zuen, eta, ondorio gisa, datozen bi udetan berritze prozesu bat hasteko beharra ondorioztatu zuen. Prozesu horri esker, astegunetan Isterrian lo egiten duten ikasleek instalazio egokiagoak izango dituzte beren beharretara egokitzeko.

GOGOETA ETIKOA

Era berean, ikastetxeko zuzendaritza-taldeak ikastetxeko egunerokotasunean agertzen diren egoera desafiatzaileetako etikari buruzko hausnarketa-prozesua hasi du. Helburua profesionalen kudeaketa hobetzea da, ikasleek tentsio-egoerak sortzen dituzten uneetan. Ikuspegi etiko batek tresna eta irtenbide hobeak eskainiko dizkie egoera horiei. Etorkizunean kode etiko bat sortzeko aukera planteatzen da.

PROYECTO DESENSIBILIZACIÓN

Irailean, CIVICANek Nafarroako Kutxa Fundazioaren Isterria Foroaren edizio berri bat hartu zuen. Oraingoan, osasun-desentsibilizaziorako proiektuaizan da protagonista. Lan-jardunaldi bat, proiektu honen jarduerak, metodologia eta emaitzak ezagutarazteko.

2023an, Osasun Desentsibilizaziorako proiektuak osasun-pasaportea digitalizatzeko prozesuariekin dio, etorkizuneko app baterako ikus-entzunezko edukiak sortu dira eta NUPekiko lankidetza sakondu da etorkizuneko osasun-profesionalen prestakuntza-prozesuaren barruan.

Abenduan, Radio Pamplona Cadena SER irratiak antolatzen duen Gabon Kanten Galan lehen saria lortu zuen Isterria Hezkuntza Bereziko Zentroko ikasle batzuek. Gala hau "Jostailurik gabeko txiki-txikirik ez" elkartasun-kanpainaren barruan kokatzen da.

Naturaren Ikasgelaren proiektua ere hasi zen. Isterriako basoan kokatua, natura eta osasuna lotzen dituen ekimena da, eta Nafarroako Gobernuak hezkuntza berriztatzeko proiektu gisa aukeratu du.

icono
116

2022/23 IKASTURTEKO ERABILTZAILEAK

icono
93

PROFESIONALAK

icono
40

EGOITZAKO PERTSONAK

icono
100

IKASTETXEKO IKASLEAK

icono
16

"LAN AURREKO PRESTAKUNTZA ZENTROAN" ARTATUTAKO PERTSONAK

icono
98

GOGOBETETZE-PUNTUAZIORIK HANDIENA AUKERATU DUTEN ARTATUTAKO PERTSONEN %

icono
9.26

FAMILIEN GOGOBETETZE-MAILA (10etik)

icono
8.58

PROFESIONALEN GOGOBETETZE-MAILA (10etik)

Zer da Isterria?

Isterria: Ikaskuntza afektiboa eta erlazionala

IKUSI BIDEO GEHIAGO

IKUS BIDEO KANALA FACEBOOKEN

Foro Isterria

Foro Isterria

Cermin jardunaldian parte hartzea

Jornada CERMIN

Radio Pamplonako Gabon Kanten I. Galaren irabazleak

Ganadores y ganadoras de la I Gala de Villancicos de Radio Pamplona

Ikasleek 2023an egindako jarduera guztiak kontsulta ditzakezu

VER ACTIVIDADES Y FOTOS