HAMAR URTEKO PROIEKTUAK ELKARREKIN
Apirilaren 3an ospatu zen Iruñeko Katedralean Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "la Caixa" Fundazioaren arteko aliantzaren X. urteurrena ospatzeko jaia. Bi erakundeen arteko harreman bikaina eta azken hamarkadan Foru Komunitateari egindako ekarpena(65,8 milioi euro) nabarmendu zituen ekitaldia izan zen.
Era berean, aldi horretan, bi fundazioek Nafarroako gizarte zibileko 495 kolektiboren eta artista indibidualen 697 proiektu babestu dituzte, "malgutasunez, eskuzabaltasunez eta metodologiaz". Bi erakundeen "aldaketarako eta jarrera proaktiborako eragile" papera nabarmendu zen, eta berariaz aipatu zuten kolektibo kalteberei (desgaitasunen bat dutenei, adinekoei edo bazterketa-arriskuan daudenei), kulturari, ikerketari, ezagutzari edo zientziari arreta ematearen aldeko apustu irmoa.
Aliantza horren elementu bereizgarrietako bat lan-metodologia propio bat sortzea da. Metodologia horretan, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak proiektuetan inplikatzeko rola hartu dute, erakunde finantzatzaileen posiziotik aldenduz. Beren espazioak, ezagutza eta esperientzia Nafarroako hirugarren sektorearen zerbitzura jartzen dituzte, haren indartzea, hazkundea eta jasangarritasuna bultzatzeko.
Bi fundazioek elkarrekin egindako hamar urteko lana laburbiltzen duen bideoa.
Bi fundazioetako agintari, komunitateko erakunde eta lan-ekosistema osatzen duten erakundeen ordezkaritza batek jai horretan parte hartu nahi izan zuen, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa ireki eta Laida Aldazek eta La Faktoriak itxi zuten.