ERREFERENTZIA IZATEA, JOERAK ETA ALDAKETAK AZTERTZEA ETA BERRIKUNTZAREN ALDE EGITEA
Nafarroako Kutxa Fundazioaren III. Plan Estrategiko honen aurkezpena joan den ekainean egin zen. 2028ra arte indarrean egongo den dokumentu bat, 2025ean tarteko berrikuspen bat izango duena, ardatz estrategikoak doitzeko eta eguneratzeko prozesu batekin.
Plan Estrategiko honen aurkezpenean José Ángel Andrés presidenteak azaldu zuenez, "Fundazioak erronka sozial eta kultural berriei irtenbideak ematea izango du helburu, lanerako ekosistemak sortuz, eta bere ikuspegia Nafarroan erreferentzia izatea da, joera eta aldaketa sozialak aztertuz, programa berritzaileen aldeko apustua eginez".
Era berean, José Ángel Andresek honako hau adierazi zuen: "helburu horiek erreferentziatzat hartuta, untsezko oinarri batzuk planteatzen dira, hala nola independentzia, berrikuntza, zorroztasuna, kalitatea eta aliantzak ehuntzeko gaitasuna. Printzipio horien gainean, eta finantza-, gizarte-, ingurumen- eta kultura-jasangarritasunaren ikuspegitik, eraikiko da III. Plan Estrategiko hau ".