Jun
09
2022

Living Kultur-en aurkezpena

Living Kultur-en aurkezpena
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

"Enbuensitio" ekoiztetxeak Living Kultur proiektua aurkeztu du. Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak sustatzen duten Innova Programaren babesa du proiektu horrek. Nafarroako kultura ondare immaterialaren 50 elementu biltzen dituen transmedia ekimena da, bitarteko gisa webgune bat, liburu bat, dokumental bat eta erakusketa bat erabiltzen dituena.

Nafarroako kultura ondareari XXI. mendeko begiekin egindako begiratu bat da, edertasuna goraipatzen duena eta xehetasun txikiei erreparatzen diena. Hainbat elementuren adierazgarri diren itemak aukeratu ziren, hala nola dantza, gastronomia, musika edo tradizioak.

Esteka honetan, Living Kultur-en webgunea kontsultatu daiteke.