Jun
09
2022

Isterriak Neptuno Campusean parte hartu du

Isterriak Neptuno Campusean parte hartu du
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura

Isterria ikastetxeko ikasle batzuk Nafarroako Kutxa Fundazioaren beste proiektu batez gozatzen ari dira; Hondarribiko udalekuetako Neptuno Campusaz, hain zuzen. Urtero antolatzen den hezkuntza ekimena da, eta Nafarroa osoko ikastetxeei eskaintzen zaie. Horrela, gure erakundeak egiten dituen bi proposamen uztartzen dira.

Ingurumen jardueren barruan, ikasleek txangoak egiten dituzte udalekuen inguruan, florako eta faunako espezieak identifikatzeko, inguruko historia geologikoa ezagutzeko, eta klimaren ekintzak edo mugimendu tektonikoek eragindako fenomenoak aztertzeko, bai eta gizakiaren jardunak paisaia mota horietan dituen ondorioak ulertzeko ere.