Mar
07
2021
HuEllas en femenino

Categoría:
Hezkuntza - Kultura
Nafarroako Kutxa Fundazioak "HuEllas en femenino" programa proposatu du aurten ere CIVICANen. Edizio honetan, martxoaren 5ean egingo da, ostiralean, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, eta Elena Aitzkoa artistaren eskultura eta ahots performance bat eta lau sortzaileren ikus entzunezko eduki bat bilduko ditu.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren sare lanerako espirituarekin jarraituz, aurtengo edizioan "HuEllas en femenino" garatuko da, Uharte Zentroarekin lankidetzan. Hala, ostiral horretan, 19:00etan, CIVICANeko atarian, Elena Aitzkoa eskultore eta poetaren "En la Roca turquesa el papo" performancea izango da ikusgai.