Mar
22
2021

Blanca Berjano eta Jon Ander Urkiaga, Nafarroako Kutxa Fundazioaren Poesia Gaztea Sariaren irabazle

Blanca Berjano eta Jon Ander Urkiaga, Nafarroako Kutxa Fundazioaren Poesia Gaztea Sariaren irabazle
Categoría: 
Hezkuntza - Kultura
Blanca Berjanok eta Jon Ander Urkiagak irabazi dituzte Nafarroako Kutxa Fundazioaren Poesia Gaztea sariak, gaztelaniazko eta euskarazko kategorietan, hurrenez hurren. Bi kasuetan, zabalkunde jardunaldi bat izan zuten hainbat komunikabiderekin, sarien ebazpena
jakinarazteko.
Era berean, Blanca eta Jon Ander Nafarroako Kutxa Fundazioaren "Letrakide"; liburutegiko ziklotik igaro dira. "La barrera más bonita del mundo"; eta "Bizia min"; izan dira saria lortu duten liburuak eta orain ezagutzera ematen ari direnak, aldi berean bultzada ederra emanez poesia munduko beren ibilbideari.
Nafarroako Kutxa Fundazioak gazteen talentua eta poesiaren arloa bultzatu nahi ditu sariaren bitartez. Gainera, indarra hartzen ari da Nafarroako kultura esparruko erreferentziazko eragile gisa.