Ago
10
2020

Udalekua Isterrian

Udalekua Isterrian
Categoría: 
Gizartea

Astelehen honetan hasiko da Nafarroako Kutxa Fundazioak Isterriako ikasleentzat antolatu duen udalekua, eta abuztuko lehen hiru asteetan eginen da. Parte hartuko duten pertsona guztien osasuna zaintzeko oinarrizko premisarekin, jarduera programa bat prestatu da ekimen honekin bat egin nahi izan duten Isterriako ikasleentzat.
Ikasturteko azken hilabeteetan bizi izan den salbuespen egoera dela eta, nahitaez etxean konfinatuta egon ondoren, Nafarroako Kutxa Fundazioak ikasleekiko eta familiekiko konpromisoa berritu du, eta jarduera honetan parte hartzeko aukera eskaintzen du orain, bai
eta neska-mutikoak egun batez eskolara itzultzeko aukera ere, bost hilabetez bertan egon ezin izan ondoren.
Udalekua bost eguneko hiru txandatan banatuko da (abuztuaren 3tik 7ra, 10etik 14ra eta 17tik 21era) eta txanda bakoitzean bi talde egonen dira. Talde batek eskolan igaroko du gaua, eta bestea egunero joanen da udalekura, 09:30ean, eta 13:30ean etxera itzuliko da. Jarduera
fisikoak, ludikoak, uretakoak, ibilaldiak edo eskulanak eginen dira, ahal dela aire zabalean.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren jarduera honetan 45 bat pertsonak parte hartzea espero da, eta Isterria zentroko 20 profesionalek lan eginen dute bertan.