Mar
03
2023

Tudela Compartak Mejana Gourmet aurkeztu du, laneratzeko proiektua

Tudela Compartak Mejana Gourmet aurkeztu du, laneratzeko proiektua
Categoría: 
Gizartea
Nafarroako Kutxa Fundazioa eta "la Caixa" Fundazioa elkarlanean ari dira, Innova Programatik, Tudela Comparte erakundearen Mejana Gourmet proiektuarekin. Laneratzeko proiektu bat da, eta Mejanako lursailen jabeei esker ere abian jartzen den jarduera bat da, lursail horiek 10 urtez doan laga baitituzte.
 
Gainera, Innova sareko enpresen eta erakundeen arteko sinergiak sortzeko topaketen ondorioz, Enhol enpresak eguzki-plakekin lagunduko du erakundearen azpiegituretarako behar den energia sortzeko. Oso lankidetza garrantzitsua da Innova programarako, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak planteatzen duten helburu handietako bat baita.
 
Laneratzeko proiektu hori aurkezteko prentsaurrekoan, Nafarroako Kutxa Fundazioaren ordezkari gisa, José Ángel Andrés presidentea izan zen.