Nov
08
2023

Presura azokaren balantzea

Presura azokaren balantzea
Categoría: 
Gizartea
Nafarroako Kutxa Fundazioa, "la Caixa" Fundazioarekin batera, Iruñean egin den 2023 Presura Azokan parte hartu duen entitateetako bat izan da. Azoka horren helburua gure gizarteak pairatzen duen landa-eremuko despopulazio-egoerari irtenbideak aurkitzen saiatzea da. Horrela, Fundazioaren ordezkaria José Ángel Andrés presidentea izan zen, bai irekiera eta amaiera ekitaldietan, bai berrikuntzari buruzko mahai-inguru batean. Bertan, Nafarroako Kutxa Fundazioari lotutako jardunbide egokien hainbat adibide azaldu zituen.
Era berean, Innova Programak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta "la Caixa" Fundazioak bultzatutakoak, stand propioa izan zuen azoka honetan, eta bertan ezagutu ahal izan ziren ekimen honen landa-eremutik babesten diren hainbat proiektu. Era berean, bi fundazioek SER katearen Hoy por Hoy programaren presentzia antolatu zuten Nafarroan, azoka honen berri emateko.