Jun
09
2022

Nafarroako biztanleria aktiboaren Gaitasun Digitalak Ebaluatzeko II. Azterlana

Nafarroako biztanleria aktiboaren Gaitasun Digitalak Ebaluatzeko II. Azterlana
Categoría: 
Gizartea

Nafarroako Kutxa Fundazioak, "la Caixa" Fundazioarekin batera, proiektu hau bultzatu du Innova Programaren bidez. Ekimen horren bigarren fasea da, eta, hasierako fasean, InnovaSocialen babesa ere jaso zuen. Txostenaren arabera, Nafarroako profesionalen gaikuntza digitala hobetzen ari da, baina ez behar besteko abiaduran. Txostena Nafarroako Industria Fundazioak (FIN) eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargoak (COIINA) egin dute.

Nafarroako Kutxa Fundazioak bi modutara hartzen du parte proiektuan: Innova Programaren bidez kolaboratuz, aipatu dugun moduan, eta azterlan honetan parte hartu duen erakundeetako bat izanez. Lan honetan, Nafarroako biztanleria aktiboaren gaitasunak zenbait arlotan banatu dira: informazioa, segurtasuna, komunikazioa, edukiak sortzea eta arazoak konpontzea.