Mar
13
2020

Nafarroako Kutxa Fundazioaren komunikatua

Nafarroako Kutxa Fundazioaren komunikatua
Categoría: 
Fundazioa

Pertsona guztien segurtasuna eta osasuna zaintzeko helburuarekin eta Espainiako Gobernuak eta Nafarroako Foru Komunitateak hartutako gomendio eta neurrien arabera, Nafarroako Kutxa Fundazioak zentro honetako jarduera guztiak bertan behera uztea eta instalazioak ixtea erabaku du, alarma-egoera amaitu arte.

Erabaki hau ditugun adineko hamaika zentroei eragiten du (Ansoain, Berriozar, Ermitagaña, Estafeta, Larrabide, Leire, Oskia, San Jorge, San Pedro, Santesteban eta Zangoza), Civican zentroari, Isterria ikastetxeari eta Rio Irati zentroari.

Nafarroako Kutxa Fundazioak erabakia honek sor ditzakeen eragozpenak deitoratzen ditu, baina planteatzen den egoera honen aurrean erakunde ofizialen gomendioak jarraitzea beharrezkoa dela ulertzen du. Era berean, neurriak aktibatzen ari dira Fundazioaren plantillaren barruan, malgutasuna eta kontziliazioa sustatzeko.

Hartutako neurriak ezohiko egoeraren bilakaera eta osasun-agintariek etorkizunean izan ditzaketen jarraibideen mende dago. Nafarroako Kutxa Fundazioak www.fundacioncajanavarra.es webgunearen eta sare sozialetako profilen bidez sortzen diren berrikuntzen berri emango du.