Jul
09
2018

Mentoring programa komunikazioan

Mentoring programa komunikazioan
Categoría: 
Fundazioa

Espainiako Fundazioen Elkarteak mentoring programa bat jarri du abian elkarteko erakundeei zuzenduta, eta Nafarroako Kutxa Fundazioak ekimenean parte hartuko du. Sare lana egin nahi da, fundazio handiek baliabide gutxiago dituzten fundazioei lagundu ahal izateko, haien komunikazio arloa indartzeko garaian.
Adecco, Ibercaja, Botín edo Lealtad Fundazioak, besteak beste, Espainiako Fundazioen Elkartearen esanetara jarri dira, programa hau gauzatu ahal izateko. Ikusi ahal izan da baliabide tekniko eta giza baliabide mugatuak dituzten erakundeetako askok ezin dutela komunikazioa landu, hori garrantzi handiko alderdia den arren.