Ago
10
2020

“Komunal” programaren aurkezpena

“Komunal” programaren aurkezpena
Categoría: 
Fundazioa

Nafarroako Kutxa Fundazioa, “la Caixa” Fundazioarekin batera, elkarlanean ari da Nafarroako Gobernuaren “Komunal” ekimenarekin. Ekimen horrek ekintzailetzako eta gizarte berrikuntzako hiru ekosistema jarriko ditu abian uztailean, Zangoza, Allo eta Faltzes inguruan, despopulazioari aurre egiteko asmoz.

Helburua da aukera berriak bultzatzea, landa eremuak funtsezko osagaiak izan daitezen COVID-19aren krisia gainditzeko, tokiko biztanleek, batez ere
gazteenek, sustatutako negozio eredu berritzaile, sozial eta bideragarrien bidez, eta, gainera, demografia atzerakada nabarmena jasaten ari diren udalerrietan biztanleria finkatzea ahalbidetu dadin.

KOMUNAL ekimen aitzindaria da Nafarroako landa eremuan, eta sustatzen ditu coworking guneen (elkarlanerako guneak) sorrera, ekintzailetza proiektuak inkubatzeko prozesu tutorizatu eta mentorizatu bat, gizarte enpresa berrien sorrera eta, ondoren, horien jardueraren ebaluazioa.

“la Caixa” Fundazioak eta Nafarroako Kutxa Fundazioak 110.000 euro
bideratuko dituzte datozen 2 urteetan proiektu honetarako. Gogoratu behar da gizarte berrikuntzako proiektu hau dela “Nafarroa Sustatu” Planaren
markoan martxan jartzen den lehena.

Datozen hilabeteetan beste ekimen nabarmen batzuk bultzatzea ere aurreikusten da, hala nola Uber-Rural plataforma, belaunaldien arteko coliving eta cohousing ekimenak edo gizarte eragineko bonuen (BIS) sistema. Nafarroako Gobernuaren eta bi fundazioen arteko akordioa interes berezikoa da, fundazioen eta Foru Exekutiboaren arteko loturak indartzen dituelako, oraingo honetan landa eremuen despopulazioaren aurkako erronka baten bidez (izan gogoan Europako agenda berriaren helburuetako bat ere badela hori).