Feb
16
2018

Innovasocial programaren bigarren edizioa aurkeztu dute

Innovasocial programaren bigarren edizioa aurkeztu dute
Categoría: 
Fundazioa

Iruñea, 2018-02-06. Caja Navarra Fundazioak eta “la Caixa” gizarte ekintzak bultzatu dute arlo sozialean berrikuntza sustatzera zuzenduriko programa hau. Innovasocial programaren helburua Nafarroako elkarte ehuna indartzea da, eta haren hazkundea, berrikuntza eta eraginkortasuna sustatzea, Nafarroako erakundeei egungo gizarte erronka nagusiei erantzungo dieten proiektu handinahiak, jasangarriak eta eskalagarriak garatzen lagunduta.
 

Adierazitako bi fundazioek babesten dute programa eta, 2017ko emaitza onak ikusita, bigarren edizioa antolatzea erabaki dute. Aurreko edizioan erakundeen poztasun maila handia izan zen eta guztira 29 proiektu babestu ziren. Aurkezpen ekitaldian Javier Miranda, Caja Navarra Fundazioaren presidentea, eta Óscar Insausti, CaixaBanken Nafarroako erakunde zentroaren zuzendaria izan ziren, baita gizarte berrikuntzako aditu Miquel de Paladella eta programaren arduradun Carmen Pérez de Lema ere.
 

Bi fundazioek Innov@social programaren aldeko apustua egiteko erabakia alderdi ekonomikotik harago doa. Programak prestakuntza eskaintzen die erakundeei, lantegien eta jardunbide egokien bidez indartzea lortzeko. Gizarte erakundeen barruan berrikuntza lantzea positiboki balioetsiko da aurkezturiko ideietan. Proiektuen gutxieneko kostua 20.000 eurokoa izango da, eta fundazioek 100.000 euroko ekarpena egingo dute gehienez.
 

Programak 1.500.000 euroko zuzkidura du eta hiru lerrotako proiektuak babestuko ditu: gizartea, hezkuntza eta enplegua, eta ekintzailetza. Arlo sozialaren barruan, honako lerro hauek bilduko dira: autonomia sustatzea,
zahartzeari eta desgaitasunari arreta, mendetasunari arreta eta osasuna sustatzea, eta pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borroka.

 

Hezkuntza arloaren barruan, hezkuntza berrikuntza eta eskolaren baitan balioak sustatzea izango dira landuko diren lerroak. Lan arloan, laneratzea eta ekintzailetza sustatzea izango dira jorraturiko lerroak. Hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 14an irekiko da eta martxoaren 14an amaitu. Balioespena egiteko garaian, honako irizpide hauek hartuko dira aintzat: gizartean duen eragina, berrikuntza, eta proiektuen jasangarritasuna
eta bideragarritasuna. Ebaluazioaz, kanpoko enpresa bat arduratuko da.

 

Irisgarritasun unibertsalaren irizpidea aintzat hartzen duten ideiak positiboki baloratuko dira.
Interesa duten erakundeek www.innova.social webgunean aurkituko dituzte, bai programaren oinarriak, bai izena emateko inprimakia.