Mar
08
2021
Emakumearen Nazioarteko Eguna

Categoría:
Fundazioa
Nafarroako Kutxa Fundazioak bat egin zuen aurten ere Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Horretarako, modu sinbolikoan, CIVICAN egoitza morez argitu zuen, baina, horrez gain, jarduerak prestatu ziren hainbat zentrotan, horiek osatzen dituzten onuradunen laguntzarekin.
Gainera, Civicanen "HuEllas en femenino" programa garatu da, Nafarroako sortzaile eta artisten lana eta talentua nabarmentzeko. Edizio honetan, Uharte Zentroaren laguntzarekin, Elena Aitzkoaren poesia eta eskultura performance bat eskaini zen joan den astean, eta Fundazioak "Femmes" ikus-entzunezkoa merkaturatu zuen, gure erkidegoko lau artistaren esperientziekin.