Feb
16
2018

Caja Navarra Fundazioak 1,8 milioi euro emango ditu Nafarroako erakundeen 263 proiektu finantzatzeko

Caja Navarra Fundazioak 1,8 milioi euro emango ditu Nafarroako erakundeen 263 proiektu finantzatzeko
Categoría: 
Fundazioa

Iruñea, 2018-02-12. Caja Navarra Fundazioak 450.000 eurorekin lagundu ditu kulturaren eta hezkuntzaren arloko 76 proiektu. Bestalde, kirolak 180.000 euroko laguntza izan du, 41 proiektutan banatuta, eta ingurumen
jasangarritasunaren arloak 90.000 euro jaso ditu, 16 proiekturentzat. Deialdira 553 proiektu aurkeztu dira guztira.

Proiektu berritzaileenak saritu ditu bereziki Caja Navarra Fundazioak bigarren urtez jarraian. Berez, ekintza ildo bakoitzeko proiekturik berritzaileena hautatu da, eta bakoitzari 5.000 euro gehiago eman zaizkio. Ibili elkarteak, TDA entitateak, Osasuna Fundazioak eta Nafarroako Ikastolen Elkarteak aurkeztu dituzte proiektu berritzaileenak.

Arlo sozialean, Ibilik desgaitasuna duten pertsonei arreta integrala eskaintzeko bulego bat sortzeko proiektua aurkeztu du. Kultur arloan, TDAk “La curandera de libros” (Liburuen sendalaria) ikuskizuna proposatu du. Kirolean, Osasuna Fundazioak, heziketa bereziko ikastetxeetako futbol eskolen proiektua aurkeztu du, eta ingurumen jasangarritasunaren arloan, Nafarroako Ikastolen Elkarteak Oinez Basoa proiektua, Nafarroa Oinez ospatu ostean besoen berreskuratze naturala sustatzen duena.

Caja Navarra Fundazioak garrantzitsutzat jotzen dituen honako gai hauekiko sentikorrago izateko helburua ezarri du edizio honetan: irisgarritasuna, kudeaketa ereduaren zati gisa; genero ikuspegia, eta euskararen presentzia. Horiek guztiak hartu dira aintzat aurkeztutako proiektuak balioesterakoan.

Gardentasuna sustatzeko ahaleginean, Caja Navarra Fundazioak publiko egin du bere webgunean deialdiei buruzko informazio guztia. Diruz lagundutako proiektu bakoitzaren zenbatekoak zehaztuta daude, eta, era berean, kanpoko ebaluazio agentziak emandako puntuazioaren berri ematen zaie erakunde guztiei, baita aurkeztutako proiektuek dagokion jarduera eremuan lortu duten batez besteko balorazioaren berri ere.
Edizio honetan, gainera, erakunde bakoitzari honako alderdi hauetan lortutako puntuen xehetasuna eskaini zaio: proiektuaren kalitatea eta interesa, aurrekontuaren egokitasuna, gizartean duen inpaktua, izaera berritzailea eta erakunde kudeatzailearen balorazioa.

Azpimarratzekoa da deialdi honen emaitzen zonakatze zabala. Proiektu guztietatik 106 Iruñetik kanpoko udalerrietan garatzekoak dira.