Mar
30
2020

Proiektuetarako Laguntzen Deialdia

Proiektuetarako Laguntzen Deialdia
Categoría: 
Deialdiak

Nafarroako Kutxa Fundazioak Proiektuetarako Laguntzen Deialdiaren barruan, bi fase desberdinekin jarraitzen du. 2019ko edizioa justifikazio-prozesuan aurkitzen da, 2020koa berriz, duela gutxi ebatzitakoa, jasotako laguntzen onarpeneko unean dago.

2019ko Laguntzen Deialdiaren kasuan, martxoaren 31n amaituko da iaz egindako proiektuen justifikazioak egiteko epea. Data hori mantentzen da, baina aurrean dugun egoera kontuan hartuta, alarma-egoera amaitu eta lantokietako ohiko jarduerara bueltatzean, 10 eguneko ezohiko epea emango da izapideak egiteko.

Era berean, 2020ko deialdiarekin lotutako proiektuen laguntza onartzeko apirilaren 1eko data mantentzen da. Hala ere, kasu honetan ere, 10 eguneko ezohiko epe hori gaitzen da, beharrezkoak diren kudeaketak egiteko ohiko jarduerara bueltatu ondoren.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren ekimen honen kudeaketa-taldeak lanean jarraitzen du eta erakundeen zalantzei erantzuten jarraituko du.