Feb
16
2018

Jaione Ekisoainen arrakasta

Jaione Ekisoainen arrakasta
Categoría: 
Deialdiak

Iruñea, 2018-02-05. Caja Navarra Fundazioaren bekadun den judoka nafarrak zilarrezko domina irabazi du Portugaleko Odivelas hirian egin den Europako Irekiaren proba batean. Finalean Deguchi kanadarraren aurka galdu zuen, 57
kilotik beherakoen kategorian.

Jaione Ekisoainek zortzi podium lortu ditu (hiru urre, hiru zilar eta bi brontze) maila horretako nazioarteko txapelketetan; azkena, joan den ekainean, Bukaresten. Emaitza honek puntu gehiago eman dizkio munduko rankingean, zeinetan, adierazitako txapelketa baino lehen, 23 lekuan zen.

Nafarroako judokaren hurrengo helburua Düsseldorfeko Grand Slama izango da, otsaileko azken asteburuan.