Feb
28
2018

Abian da Oinez Basoa proiektua Lesakan

Abian da Oinez Basoa proiektua Lesakan
Categoría: 
Deialdiak

Abian da honezkero Laguntza Deialdiaren bitartez Caja Navarra Fundazioaren babesa duen eta ingurumen jasangarritasunaren arloan berritzaileena izatearen errekonozimendua jaso duen proiektu hau.

Helburua Nafarroa Oinez jaia egin den lekuetan ingurune naturalak berreskuratzea da. Tantirumairu ikastola izan da zazpigarren aldiz egin den ingurunea leheneratzeko eta ingurumenari buruz sentsibilizatzeko proiektuaren antolatzailea oraingo honetan.
 

Proiektuari hasiera emateko ekitaldia Lesakako herrian dagoen Fraingo gainean egin zen. Aurreikuspenen arabera, hainbat espezietako 11.000 zuhaitz landatu ahalko dira bertan; esaterako, bertako haritza, gereziondoa, lizarra, astigarra, urkia eta beste batzuk.