Jul
09
2018
2018ko Telva Saria Maite Mendioroz doktoreari

Categoría:
Deialdiak
Maite Mendioroz Navarrabiomed zentroko ikertzaileak 2018ko Zientziaren Telva Saria jaso du, Alzheimerren gaixotasunaren prebentzioan egindako lanari esker. Jakina denez, Navarrabiomed zentroak Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Gizarte Ekintzaren laguntza du.
Maite Mendiorozek Navarrabiomed zentroko neuroepigenetikako ikerketa taldean lan egiten du. Berak gauzatutako azterlanaren helburua izan da gaixotasuna lehen sintoma nabarmenak agertu baino lehen detektatu ahal izatea, odol analisi baten bidez.