Arte ondarea

Nafarroako Kutxa Fundazioak hainbat teknikarekin eta hainbat euskarritan egindako obrak biltzen dituen arte ondarea dauka. 

Fundazio honek Nafarroako Gobernuaren esku utzi du bilduma hau osatzen duten artelanen gordailu, zaintza, kontserbazio eta hedapen lana.

Besteak beste, tokiko hainbat sinadura dituzten obrak daude: Basiano, Zubiri, Gustavo de Maeztu, Eslava, Pagola edo Salaberri. Nazio mailari dagokionez, berriz, nabarmentzekoak dira Antonio Saura, Alcolea, Miró, Txillida edo Tàpies. Nahiz eta arte garaikideak osatu bildumaren ardatz egiazkoena, XIX. mendeko obrak ere badaude, baita Erdi Aroko artearen lagin batzuk ere.

 

Elementuen zerrenda ikusteko, sakatu hemen.