Gobernu korporatiboa

PATRONATUA ETA GOBERNU KORPORATIBOA

Patronatua da fundazioaren gobernu eta ordezkaritza organo gorena, eta hari dagokio fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta gaitasun guztiak egikaritzea; betiere, fundazioaren estatutuetan xedatutakoari eta ordenamendu juridikoari erreparatuz.

Fundazioko patronatuko kideen karguak kargu pertsonalak eta ordezkaezinak dira, ordainsaririk gabeak, ez daude ezein aginteri lotuak, eta etikan zein erantzukizunean oinarritutako lana eginez gauzatzen dira.

Patronatuko kideen posturako baztertu egiten dira honako hauek: hautetsiak; Nafarroako Administrazioko, Estatuko Administrazioko, tokiko erakundeetako edo administrazio horiekin lotura duen edo menpekoa den zeinahi erakundetako goi karguak; bai eta alderdi politikoetan, enpresa elkarteetan eta sindikatuetan kargu betearazleak edo zuzendari karguak dituztenak ere.

Fundazioaren estatutuen arabera, patronatuko kide izateko baldintzak dira, besteak beste, merkataritza zintzotasuna eta zintzotasun profesionala, eta egin beharreko lanarekin bat datorren prestakuntza eta eskarmentua. Karguaren iraupena lau urtekoa da, eta berrautaketa bakarra egitea dago aurreikusita.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren gaur egungo patronatuak 2022ko uztailaren 4an hartu zuen kargua, eta honako hauek osatzen dute:

 

Lehendakaria: José Ángel Andrés Gutiérrez

Lehendakariordea: Juana García Santamaría

 

Kidea: Pilar Aramburo González

Kidea: Mercedes Ferro Montiú

Kidea: Estrella Lamadrid Morón

Kidea: José Luis Martín Nogales

Kidea: Isabel Moreno Orduña

Kidea: Javier Onieva Larrea

Kidea: Luis Ordoki Urdazi

 

Patronatuko kideak ez direnak:

Idazkaria: Álvaro Eguiluz Martiarena  

Protektoratuaren ordezkaria: José María Cebrián Jiménez 

 

Gobernu on korporatiboaren kodea

Nafarroako Kutxa Fundazioak beste urrats bat eman zuen, nola bere kudeaketa moduan, hala bere gardentasunean, eta Gobernu Onaren Kode hau onartu zuen. Fundazio ororen estatutuek bildu beharreko arauez eta lege derrigortasunez gainera, jardunbide egokirako oinarri batzuk ere jasotzen ditu, balio eta printzipio etikoetan oinarrituta bere jarduna zein bere organoena bideratuko dituztenak.